Eibarko Udala
2026/01/20 12:00
-
2026/03/27 21:00
TEATROA   XLIX ANTZERKI JARDUNALDIAK

XLIX Antzerki jardunaldiak

Ospa ditzagun beste behin Eibarko Antzerki Jardunaldiak!

Berrogeita bederatzi edizio dagoeneko. Urte hauetan guztietan gauza asko aldatu arren, haien ezaugarria programazio eklektikoa eskaintzea izan da beti. 

Beti bezala, gonbita egiten dizuegu antzerki-programa hau mapa baten gisara erabil dezazuen: irakur ezazue arretaz; sar zaitezte antzezlanen istorioetan; erreparatu aktoreei eta zuzendariei; miretsi ezazue Baroja Colletek diseinatutako kartela, zeinean bere unibertso eta pertsonaiekin batera nabigatzera gonbidatzen gaituen; eta joan zaitezte Eibarko antzokietara, non, beti bezala, hauxe esango dizuegun:

¡Eskerrik asko etortzeagatik!

Egitaraua ikusi nahi baduzu, sakatu hemen