Eibarko Udala
2026/05/16 10:00-18:00

URBAN SKETCH Topaketa

Eibarko Artisten Elkarteak  “sketchcraw” bat antolatu du maiatzaren 16rako (larunbata), 10:00etan, Eibarko paisaia  berezia —neurri handi batean bere jarduera industrialaren fruitu— balioan jartzeko.

Eibarko arkitektura industriala, lantegiak, tailerrak, etxebizitza tailerrak, eraikinen berezitasunak, auzoak eta 50eko eta 60ko hamarkadetako garapen urbanistikoa izango dira Eibarren egingo den sketchcrawlaren abiapuntua.

Ondoren, 14:00etan bazkaria egingo da, eta 16:00etan doako bisita bat Museora. Izen-ematea whatsapp hauen bidez egingo da : 626127248 (Santi) edo 657727157 (Josevi).

Jarduera irekia da, eta edozeinek har dezake parte.