- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/umeentzako-irakurketa-kluben-aurrematrikula-azalerako-ipuinak-liburuen-poltsa
- Umeentzako irakurketa kluben aurrematrikula
- 2026-08-31T00:05:00+02:00
- 2026-09-25T23:55:00+02:00
- Azalerako ipuinak eta Liburuen poltsa: familian irakurketa konpartitzeko gunea
Umeentzako irakurketa kluben aurrematrikula
Umeen udal liburutegia
AZALERAKO IPUINAK
Helburua: Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izatea.
Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.
Aurrematrikula: abuztuaren 31tik irailaren 25era, formulario honen bidez. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute talderako, zozketa egingo da. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira.
Norentzat: Haur Hezkuntzako 1, 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak, aitak edo tutoreak lagunduta.
Dinamizatzailea: Saroa Bikandi
Non eta noiz: Umeen Liburutegian, hilero, astelehenetan
Ordutegia: 17:00 - 17:45 edo 17:45 – 18:30, taldeen arabera
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Hizkuntza: Euskara.
LIBURUEN POLTSA
Helburua: Irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortu, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.
Aurrematrikula: abuztuaren 31tik irailaren 25era, formulario honen bidez. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute talderako, zozketa egingo da. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira.
Norentzat:
1. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelako umeak.
2. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak.
Dinamizatzailea: Saroa Bikandi
Non eta noiz: Umeen Liburutegian, hilero, astelehenetan.
Ordutegia: 17:45 - 18:30 edo 18:45 - 19:30, taldeen arabera.
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Hizkuntza: Euskara.