Eibarko Udala
2025/10/14 19:00-20:00
liburu-aurkezpena

"Toponimia eusquérica en el mundo" liburuaren aurkezpena

Portalea. Ikastaro gela

Jose Mari Ugaldea Duraldek bere liburua aurkeztuko du

Jose Mari Ugaldea Duralde, Gizarte Graduatua. Bizkaiko AEKko irakasle eta koordinatzaile ohia. Euskal toponimia munduan (2017) eta  Toponimia eusquérica en el mundo (2024) liburuen egilea. Euskera eta toponimia jaso, grabatu eta aztertzeko ‘Universidad de Basarte’ proiektuaren sortzailea eta sustatzailea. 

Liburuaren sinopsia

Liburuak euskararen antzinatasunaz eta hedaduraz gogoeta eragin nahi du. Orain arte euskararen historiari buruz dakiguna alda dezaketen datu argitaragabeak proposatzen dira. Toponimiaren bidez, euskararen antzinako hedadura handiagoa frogatu nahi da.

Proposamenaren abiapuntua Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarraren teoria da, honela laburbiltzen dena: "azken glaziazioaren amaieraren ondorengo milurtekoetan, duela 10.000 urte inguru, mendebaldeko, erdialdeko eta iparraldeko Europa osoa baskonikoa zen, eta, horregatik, baskonikoa elkarren artean ahaidetutako hizkuntza talde bat bezala ulertzen da, eta gaur egungo euskara da bizirik dirauen azken hizkuntza".

Gaur egungo euskal datu toponimikoak Euskal Herritik kanpokoekin alderatzean oinarritzen da ikerketa-metodoa. Konparazio horren emaitza da euskararen hedapen zaharrak Europa, Asia eta Afrikaren zati bat barne har zitzakeela.