- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/the-neatbeats
- The Neatbeats
- 2020-02-09T19:30:00+01:00
- 2020-02-09T21:00:00+01:00
The Neatbeats
PORTALEA
Ziurrenik munduko Rhythm ‘n’ Beat talderik onena da The Neatbeats. 1997an Osakan osatua, orain arte 9 LP plazaratu dituzte, ezin esan iritsi berri batzuk direnik. Musika tresna jotzaile apartak izaki, estilo ugari jotzen dituzte inolako ahalegin berezirik egin gabe, beat kutsakorrenetik twist and roll
basatienera egiteko gai dira. Ongi pasatzeko eta jostatzeko makina perfektua. Etengabeko festa dira taldearen zuzeneko emanaldiak, ezin eutsizkoak, aurreneko akordetik asmatzen dute jendea erakartzen, berehalakoan, azkarrak eta oso eraginkorrak dira. Ia aitzin punka. Zuzenekoetan Beatlesak bezain dotore ateratzen dira agertokira: traje estuak txaleko eta gorbatarekin, bota motzak, ileak gominaz gogortuak... Laurek abesten dute, taldeburuak (Takashi Manabe, Mister Pan ezizena duena) Chuck Berryren ahatearen ibilera imitatzen du, zerurantz apuntatzen dituzte mikrofono hagak, eta ikus-entzuleak metrailatzen dituzte Wilko Johnsonen modura. Rock and Roll kamikazea Hi Risers taldearen lorratzean: Chuck Berry, Beatles, Elvis, Jerry Lee Lewis eta Little Richard ekartzen dizkigute gogora.
Sarrera: 10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA