- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/the-buttshakers
- The Buttshakers
- 2017-09-23T20:30:00+02:00
- 2017-09-23T22:00:00+02:00
The Buttshakers
COLISEO Antzokia
Sarrera: 10 € - 7 € COLISEOAREN LAGUNA
Ciara Thompson delako riot-girl erakargarri eta karismadunaren ahots liluragarria buru dutela, Buttshakers taldea bere bide propioa sortzen dago.
Rhythm & Blues gordin, heze eta epela erabiltzen dute hainbeste maite duten soul musikaren esentziarekin. Garaje dosiek eta daukaten sex-appeal izugarriak euren abestiak bero kolpe indartsu baten pare bilakatzen dituzte.
2011an “Headaches & Heartaches" lehen albuma kaleratu ostean, taldea ezagun egin zen eta Frantziako errepideetan barrena jardun zuten gelditu gabe. 2013an Hanburgoko (Alemania) Yeah Yeah Yeah Estudioan grabatutako “Wicked Woman” EP-a argitaratu zuten, Copasedisques zigiluarekin. Horrela, zigilu berdin honen eskutik iritsi zen 2014an taldearen bigarren diska, “Night Shift” deiturikoa. Beti ere maila handiko soularekin, azken lanak onenen pare jartzen ditu: Sharon Jones, The Sweet Vandals, Charles Bradley, James Brown…