Eibarko Udala
2024/04/30 22:00-23:00
Antzerkia

Susto

Errebal Plazia

Cía MAITE GUEVARA

Lau komediantek beldurrezko gaztelu batean egiten dute lan. Ez da ia inor bertaraino iristen. Kontuak ez dira aspaldi ateratzen eta beren bizibidea arrisku bizian dago. Ikuskizunak funtzionatzea behar dute, eta jendea ikaratuta egotea. Baina dena askoz errazagoa izango litzateke beraiek ez balira beldur gehien dutenak.

Ideia originala: Maite Guevara
Antzezleak: Txefo Rodríguez, Joseba Uribarri, Haizea Águila, Maite Guevara
Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea, Borja Ruiz

*Doan.