Eibarko Udala
2021/02/04 19:00
-
2021/06/17 20:30
Hizkuntzak praktikatzeko bilerak

Réunions dans la Bibliothèque: frantsesa praktikatzeko bilerak

Juan San Martin Liburutegia

Hizkuntzak praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Dinamizatzailea: Rosane Myard

Hizkuntza maila: Gutxieneko elkarrizketa-maila B1 da.

Maiztasuna: astero. Ikasturte osoko egutegia hemen.

Izen-ematea: irailean. Ikasturtean zehar bete gabe gelditu daitezkeen tokiei buruz kontsultatzeko, galdetu Liburutegian, telefonoz (943708437) edo e-mailez (liburutegia@eibar.eus).