- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/r-j-dramatica-errante
- R & J - Dramática Errante
- 2026-03-24T19:00:00+01:00
- 2026-03-24T23:59:59+01:00
R & J - Dramática Errante
R&J elkarrizketa bat da Shakespeareren maitasun tragikoaren eta orainaldiko loturen artean. Abiapuntu bat maitasunaz hitz egiteko, arintasun emozionala, sare sozialak eta maitatzeko modu desberdinak nagusi diren garaiotan. Inoizko maitasun-istorio ospetsuenaren berrikuspena da, egungo ikuspegi aske, garaikide eta zirraragarri batetik. Maitasun-paradigma berri baten bilaketa grinatsua. Gaur egun, Veronako balkoia telefono-pantaila bat da, eta maitasun erromantikoa erortzear dagoen jokabide-eredu bat.
Zer geratzen da “betiereko maitasun” horretatik, lotura likido eta harreman irekien aro batean? Nola definitzen dugu gaur maitasuna? Zerk eragozten digu aske maitatzea? Eta zer egiten dugu desirarekin, ukoarekin, mendekotasunarekin, sakrifizioarekin, zaintzarekin? Maitasunaren trantsizio-garai bat bizi dugu, aspalditik ari dena oihuka herrestan daramagun inertzia hausteko eskatuz, eta gonbita egiten diguna maitale izateko modu berriak eraikitzera, gure desira eta harremanak era argiago eta helduagoan bizitzera, maitasuna oraingo aukera egitera eta barne-iraultza bilakatzera. Horrela, pieza bat planteatzen dugu, maitasuna hackeatzen eta zalantzan jartzen duena, eta gaur egun den bezala onartzen duena: maitasun likidoa, anitza, grinatsua, kontzientea, kontraesankorra, gorputzekoa, disidentea. Eszenatoki bat, klasiko handi hau hartzen duena, aurreiritziak desegiteko eta MAITASUNAREN paradigma menderakaitz eta liluragarri berri hau ospatzeko.
19:00