Eibarko Udala
2026/12/11 18:00-19:00
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna   umeentzako antzezlana

Pulcinella Txio-Txinela

Portalea. Areto Nagusia

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko antzezlana. Gizartekintzako Adintxikikoak, familiak eta adikzioetako sailak eta Juan San Martin Liburutegiak elkarlanean antolatutako ekitaldia.

Zurrunka Teatroren eskutik.

4-9 urte bitarteko haurrentzat.

2008an sortutako antzerki konpainia gara, gaur egun txotxongilo eta itzal antzerkian espezializatua. Gizartearen arazoak eta kezkak isladatzeko eta transmititzeko printzipioarekin konprometituta, hainbat eremu eszenikotako lanak sortu ditugu. Aldi berean, hausnarketarako ispilu eta bultzatzaile bihurtu gara, samurtasunaren, umorearen eta poesiaren bidez.

Sinopsia

Heldu zein gaztetxoentzat zuzeneko musika duen eta erritmoz beteriko eskularru txontxongilo ikuskizuna da. Bost mende baino gehiago dituen Italiako Pulcinellaren tradizoa Euskal Herrira ekarri dugu, Pulcinellari euskeraz erakutsi diogu, eta gogo biziz dago bizitza bizitzeko duen modu propioa gurekin partekatzeko; bizitzaren zailtasun eta proben aurrean beti nekagaitz, errebelde eta original, sentikor, inuzente eta hunkigarri. PULCINELA TXIO-TXINELA maitasun oihu bat da, bizitza eta askatasunarekiko maitasuna!

Izen-ematea

Azaroaren 16tik abenduaren 3ra, formulario honetan. 4-9 urte bitarteko gorako umeentzat. Ume bakoitzeko, inskripzio bat egin. Plaza mugatuak. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa bada, partaideen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Hauek dira zozketa horren oinarriak.