Prefiero que seamos amigos

Pentación

“Nahiago dut lagunak izango bagina”. Nork ez du entzun inoiz esaldi krudel hau? Maite den pertsonarenganako edozein itxaropen kondenatzen duen sententzia, desioaren eta pasioaren objektu izateko ilusioa apurtzen dizuna, bikote bat osatu eta bere maitasunaren laranja erdia izatekoa. Zure historiaren “amaiera pozgarria” galdu egiten da eta maitalea lagun bilakatu…

Komedia frantziar honetan bi lagun ikusten ditugu, hain gertukoak eta bata bestearen ondoan hain gustura egoten direnak, batek laguntasunaren arauak aldatu nahi dituenean bestea horren itsutua dago ezinezkoa zaiola haratago begiratzea. Hemen dago zerbitzatuta komedia. Batek sofa, pelikula eta pizza baino zerbait pasionalagoa bilatzen du.

Frustrazioa da nagusi eta hitzak ulertzen ez diren sentimenduz beterik daude, iradokizunak eta mezu zoliak ez dira biltzen.

Antzezlanak emakumezkoen munduko gai unibertsala azalarazten du; adin jakin batetik igarotzen duzunean estatus aldaketa nabaria. Bat-batean kontrako sexua-rentzat ikusezina izatearen sentsazioa.

Abesti ingeles zaharrak esaten duen moduan: “No one loves a Fairy when she’s forty” (Inork ez du maitagarririk nahi berrogei urte dituenean).

Bere buruarekin seguru dagoen emakumearen barne borroka, bizkarrean bizi guzti bat duena, askea eta gustura sentitzen dena. Orain ziurgabetasun handi bati egiten dio aurre, eta maitasunaren alorrean berriro inoiz desiratua izango ez den beldurrari. Iraungita zaude. Arroz pasa zaizu! Ekintzara pasatu beharra dago edo zure “inoiz gehiago” patua onartzea.

 

Zuzendaritza: Tamzin Townsend

Antzezleak: Lolita Flores, Luis Mottola

20 € - 14 € COLISEOAREN LAGUNA 

www.pentacion.com

Zer
Noiz 2017/11/10
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal