- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/pedalo-1
- Pedaló
- 2018-07-03T22:30:00+02:00
- 2018-07-03T23:55:00+02:00
2018/07/03 22:30-23:55
Pedaló
San Andres elizaren klaustroa
Juan Palacios
2016 72 min.
dokumentala - abentura
Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150 km egiteko asmoa dute. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, arranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru “marinel” hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da.
Antolatzailea: Arrate Kultur Elkartea.