Eibarko Udala
2025/02/21 18:30
-
2025/03/23 20:30
ERAKUSKETA   ARTE

PASeÓ - Viviane Straub

Portalea

Oinez ibiltzea lantzen du, paisaia barrutik egiteko beste modu bat bezala, benetako bizipenetik abiatuta, ikustetik baino gehiago sentitzetik, eta, batez ere, gure ingurunearen parte izatea sentitzetik. Eibarko eta Bilboko berdeguneetara astean hainbat aldiz irten eta oinez marrazteko errituala lur hartzeko eta berriz ainguratzeko ariketa pertsonalago bat izateaz gain azkenean diziplina anitzeko ikerketa bat bihurtzen da, hainbat kontzeptu zalantzan jartzen dituena, hala nola “paisaia”, aurrerapena, erdigunea vs. periferia, kaoasa, errorea, errepikapena…