- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/paperezko-hegoak-ume-eta-gaztetxoen-irakurketa-klubaren-aurrematrikula
- Paperezko Hegoak: ume eta gaztetxoen irakurketa klubaren aurrematrikula
- 2026-08-31T00:05:00+02:00
- 2026-09-25T23:55:00+02:00
- Aurrematrikula epea zabaltzen da 2026-2027 ikasturterako, abuztuaren 31tik irailaren 25era.
Paperezko Hegoak: ume eta gaztetxoen irakurketa klubaren aurrematrikula
Portalea
Helburua: Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. Irakurketa klub hau tailer bilakatzen dugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.
Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.
Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu eta haur bakoitzak etxera eramango du.
Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.
Aurrematrikula: abuztuaren 31tik irailaren 25era, formulario honen bidez, umeari dagokion adin tartea markatuta.
Norentzat: LHko 3. mailatik DBHko 1. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera. Taldea osatzeko, gutxienez 6 pertsona behar dira.
Dinamizatzailea: Peru Magdalena
Non eta noiz: Portalean, hilero (urritik maiatzera), astearteetan.
Ordutegia: 17:00 - 18:00 eta 18:00 - 19:00 (talde bi egiten badira).
Jardueraren prezioa: Dohainik.
Hizkuntza: Euskara.