Pankreas

Proiektu hau garatzen hasi nintzenean, pentsatzen nuen mendetako tradizio bat berreskuratzen nuela euskarazko teatro lan bat hitz neurtuz idaztean. Baina zera aurkitu nuen: salbuespen ia anekdotiko bat kenduta, Barrutiaren “Gabonetako ikuskizuna” auto sakramental laburra, Pankreas lehena izango zela. Gaur eguneko ikusle bakar batek ere ez du inoiz euskarazko antzezlan bat bertsoz ikusi. Eta hortik beste ondorio harrigarriago bat: Pankreas “teatro vasconum primitiae” bat izango zela. Euskarazko eredurik gabe, inguruko iturrietara jo behar izan nuen. Frantziako eta batez ere Espainiako klasikoak aztertu nituen moldeen bila. Eibarreko Jardunaldietan, Pankreas eta Páncreas (lanaren erderazko bertsioa) batera programatu dituzte. Ideia zoragarria. Istorio berbera kontatzen dute, autore berberak idatzirikoak, eta aldi berean, bi produktu erabat desberdinak. Bata, C-rekin doana, mendetako tradizio baten ondarea; bigarrena, K-rekin, berrikuntza bat. Biak ikusteko parada duenak aurkituko ditu parekotasunak eta nola ez, aldeak. Ez bakarrik ekoizpen desberdinak direlako, zuzendari, eskenografia eta aktore desberdinak daudelako batean eta bestean. Hizkuntzak berak, bertsoa egiteko moduak nortasun berezia ematen dio bakoitzari. Milesker Eibar, Milesker Juan Ortega, C eta K hauek elkarren ondoan, elkarren parean gozatzeko aukera emateagatik. PATXO TELLERIA.

 

Tartean Teatroa - Bizkaia

Antzezleak: Mikel Martínez, Patxo Telleria, Joseba Apaolaza

Jantziak: Azegiñe Urgoitia

Eszenografia: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta, Eskenitek

Argiztapena: Milakamoon

Zuzendaritza: Jokin Oregi

Iraupena: 80 min.

Prezioa: 12 €

Euskaraz

 

Zer
Noiz 2016/03/10
20:30 - 21:50
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal