Eibarko Udala

2018/05/12 20:30-22:00

Musika   Kontzertua

Mugak

COLISEO Antzokia

 

KHAMI – KALAKAN

TRADIZIOA ETA MODERNOTASUNA. MUNDUTIK

EUSKAL HERRIRA ETA EUSKAL HERRITIK MUNDURA

 

Mugak proiektuan, Khami eta Kalakan taldeek euren indarrak batzen dituzte magiaz eta energiaz beteriko errepertorioa sortzeko, eta bertan entzun ahal izango dira Haika Mutil, Binbili-Bonbolo eta Atso Zaharraren moduko gai tradizionalak, Larre Berrian antzerako kantu ia galduak eta baita Mugak edo Hiruko bezalako sortutako originalak. Guzti horiek aurrekaririk gabeko pertsonalitate eta gaurkotasun ukitu bikainarekin berbisitatuz.

Modu horretan, Mugak proiektuak tradizioa eta modernotasunak, ikerkuntza eta entretenimenduak, bat egitea bilatzen du; ikuskizunean, gainera, txalaparta, alboka edo txirularen moduko aspaldiko soinuak nahasu egiten dira planetaren beste lekuetako perkusio eta instrumentu desberdinekin, musika elektronikotik ateratako pintzelada eta elementuekin batera, proiektuari azken batean ukaezinezko gaurkotasun puntua eskainiz.

Indar handiko batasun horri gehitu behar zaio eszena munduko ospetsu bat, 30 urtetik gorako ibilbidearekin, aintzak hartua maila profesional eta nazioartekoan, Angel Unzu. Artista hori, bere kordofono, perkusio eta inprobisazioekin, katalizatzaile ezinhobea izango da horrelako lotura bizi eta indartsurako.

 

Sarrera: 12 € - 8,5 € COLISEOAREN LAGUNA