Maskarada - Eva Franco

MASKARADA  Eva Franco argazkilariaren proiektu pertsonala da, mundu oniriko bat ezagutu eta bertan sartzera gonbidatzen gaituena. Mundu horretan, Euskal Herriko kondaira, mito eta tradizioetan inspiratutako pertsonaiak aurkezten dizkigu, baita ipuin batetik ateratako istorioak
gogora ekartzen dituzten beste izaki batzuk ere.
Giro horiek lortzeko eszenografiak eta estilismoak sortu ditu, berak aukeratu eta manipulatutako janzkera eta osagarriekin, eta elkarlanean aritu da beste artisau/artista batzuekin ere. Lola Altolagirrek, Kris Merakik eta Yolanda Sanchezek diseinatutako piezekin janzten ditu modeloak eta hauek Harry Watkinsek esklusiboki egindako oinetakoetan posatu eta altxatzen dira.
Bere irudietan bezala, aretoa proiektu honetarako sortutako pieza eta osagarriekin girotuta dago bisitariek horiek apreziatu ditzaten; ez baita soilik ikusizko erakusketa bat, ingurune horretan hainbat elementu nahasten dira beste zentzumenek ere bere papera jokatzen dutelarik.
Maskarada denboraz kanpoko esperientzia da, non atzokoak orainarekin bat egiten duen, kondairak eta tradizioak gurekin eta gure baitan bizi baitira.

* Asteartetik igandera: 18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2022/05/06 18:30
2022/05/29 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal