- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/maiatza-argazkilaritza-piko-zulueta-koldo-mendaza
- Maiatza Argazkilaritza - Piko Zulueta & Koldo Mendaza
- 2025-05-17T10:00:00+02:00
- 2025-05-17T14:00:00+02:00
2025/05/17 10:00-14:00
HITZALDIA, ARGAZKILARITZA
Maiatza Argazkilaritza - Piko Zulueta & Koldo Mendaza
Portalea Aretoa
Hurrengo bihurgunearen atzean ikusiko dugu elkar. Zergatik erabaki dugu leihatila honetatik begiratzea? Zer arrazoik bultzatzen gaitu munduaren zati hori hautatzera eta argazki izeneko laukizuzen txiki horretan atxikitzera? Zertarako eta norentzat egiten ditugu argazkiak? Agian... argazki bat betiko galdera da... Zalantzak planteatzeko topaketa proposatzen dizuegu, eta, nork daki, agian zalantza horiek argitzeko ere balio dezake.
Topaketa honetan, argazkilaritzaren aurreko posizionamenduari buruzko begirada pertsonala eta hausnarketa eskaintzen dizkizuegu. Argia, kimika, poliki joan...begiratu. Klik.