Made in Eibar

 

Hau da Eibart-en hurrengo Gabonetako Azokaren lema.
Aurten, berrikuntza moduan, azoka Arrate Kultur Elkarteko Topalekuan burutuko da.

Topalekua leku txikiagoa denez, 7 postuk osatuko dute azoka, denak eibartarren lanekin beterik. Eibart-en asmoa, Eibarko saltoki txikietako salmentak areagotzea da. Horrela, herritarrek beraien opari eta erosketak bertoko eta artisau lekuan egin ditzaten animatu nahi ditugu.
Gabon hauetan, kalitatezko eta benetako produktuak zain izango dituzue!

 

ordutegia:  11:00 - 14:00   I  17:00 - 20:30

Zer
Noiz 2016/12/21 11:00
2017/01/05 20:30
Non TOPALEKU
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal