Lurrun minez

LURRUN MINEZ KONPAINIA - Bizkaia

Hiru marikaren arteko drama psikologiko, sozial eta sexuala da Lurrun minez. Hiruki arrosa. Daviden Erreinua izeneko gizonezkoen sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Ustez anonimatuan gertatzen den sexu trukerako espazioa izango da hirurentzako elkargunea. Alexek, 30 urte ingurukoak, bertan lan egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, saunako ohiko bisitaria. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera. Gabon gauean itxita egon behar luke saunak, baina Alexek bere kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz.

Beste pertsonaiak iritsi ahala, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira, askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte. Parranda orgiastikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak kontraesanek, gezurrek eta minek bustitako lurrun gaua izaten bukatuko du. Izan ere, gorputzek jaia eta politika egin nahi badute ere, herentzia pisutsua jasaten dute oraindik, benetako borondate askeak zapuzten dituen herentzia soziala. Desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, beldurrak eta beharrak, lumak, gorputzak eta arimak nahastuko dituen koktela izango da gabon gau hau.

• ANTZEZLEAK: Gaizka Chamizo, Jon Koldo Vazquez, Pelayo Serrano.
• MUSIKA ZUZUENEAN: Joseba B. Lenoir.
• ZUZENDARITZA: Olatz Gorrotxategi.
• IRAUPENA: 60 min.
• HELDUAK.

• SARRERA: 12€  8,50€

-Coliseo Antzokia 

-kutxabank

Zer
Noiz 2021/02/24
19:00 - 20:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal