LOF Ladies on Fight

DOOS colectivo & Eva Guerrero - Bizkaia

Ring bat. Lau emakumek borroka libreko liga nazionaleko titulua jokatuko dute, bi biren aurkako itxurazko lehian: Dancing Queen, iazko irabazlea; Otxarkoagako la Pantera, auzoko eta joko zikinen erregina; Lady Borroka, baserritik iritsi berria; eta La Sobakova, perfekzio tekniko inbidiagarria duen atleta errusiarra. Guztia epaile-zeremonietako maistra bitxi baten begiradapean. Eva Guerrerok laurogeiko hamarkadaren amaierako “Gorgeous Ladies of Wrestling” izeneko telebistako saioan oinarritutako dantza tragikomikoko ikuskizun hau dakarkigu. Artetik bizitzeak egunero dakarren borrokari buruzko gogoeta eginaraziko digu, show businessaren arinkeriak ezkutatzen duen errealitate tristea erakutsiz.

ANTZEZLEAK: Garazi Lopez de Armentia, Estibaliz Villa, Leire Otamendi, Meri Urcelay, Helena Wilhelmsson.

SORMENA: Eva Guerrero.

SARRERA: 12 € /  8,5 € COLISEOAREN LAGUNA   

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2022/03/06
19:00 - 20:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal