Liburuz liburu: zapatuko ipuina

 

Ipuinak denboragabeak dira, ez dute adinik, eta gugan barneratzen dira gure herriko sirimiria baino are gehiago, eta ez da gutxi. Horregatik Ana Apika bilbotarra, 20 urte baino gehiago darama ipuinak kontatzen. Umeentzat eta helduentzat egiten ditu kontaketak.

Liburuak ireki besterik ez dugu egin behar ondo pasatzeko. Saio honetan liburuak protagonista hutsak izango dira, eta liburuz liburu joango gara orain ariniketan gero poliki-poliki. Liburuek gauza asko dakite, liburuak txikiak dira baina barruan animalia ugari bizi da, basamortuak eta oihanak daude, zeruan dauden izarrak bertan sartzen dira. Liburuen barruan denetarik aurki dezakegu eta.

Oharra: Parte hartzeko izena eman behar da aurretik . Izena emateko epea saioa hasi baino astebete lehenago zabalduko da.

Non: liburutegian, liburutegia@eibar.eus emailera idatziz edo 943 708 437 telefonoan.

Plaza mugatuak.
Gehienez ere, heldu bat familia-unitateko.
Saioak doakoak dira.

Zer
Noiz 2020/10/31
18:00 - 19:00
Non Umeen Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal