Liburutegiaren eguna: ate irekiak

 

1997. urtetik Liburutegiaren Eguna ospatzen da urriaren 24an, Asociación Española del Libro Infantil y Juvenil-en ekimenez eta Kultura Ministerioak lagunduta. Egun honetan Sarajevoko Liburutegiaren suntsiketa gogoratzen da, 1992an erre zutena Balkanetako gerran.

Liburutegiaren egunaren helburua da herritarrei erakustea liburutegiek duten garrantzia adin guztietako irakurleen topaleku gisa, zeintzuek kulturan murgiltzeko eta beren formazioa eta giza elkarbizitza hobetzeko liburutegira jotzen duten.

Ate irekiak

Hori dela eta, oraindik ezagutzen ez gaituztenentzako ateak zabalduko ditugu (beti zabalik badaude ere) eta interesatuta dagoenari kontatuko diogu zer topatu ahal duen bere herriko liburutegian, zeintzuk diren gure zerbitzuak eta zein den liburutegiko bazkidea izateko abantaila. Honetaz aparte, gordailua ikusteko aukera emango da bisita honetan, non ondare bibliografikoa gordetzen dugun.

Urriaren 24an, bisiten ordutegia: 10:00 - 12:00 - 17:00 - 19:00

Izena emateko, bide hauek erabili ahal dituzu:

  • Deskargatu inprimakia hemen, bete eta bueltatu email honetara: liburutegia@eibar.eus
  • Deitu Liburutegira eta zure datuak hartuko ditugu: 943 70 84 37
  • Liburutegira etorri eta mostradorean galdetu
Zer
Noiz 2018/10/24
10:00 - 19:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal