- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/liburu-aurkezpena-yakaar-cartografia-de-la-esperanza
- Liburu-aurkezpena: Yakaar, cartografía de la esperanza
- 2026-10-24T18:00:00+02:00
- 2026-10-24T19:00:00+02:00
- Cheikh Mbacke Lo-k, 2008tik Altsasun bizi den senegaldarrak, errealitate gogorra erakusten duen kontakizun autobiografikoa aurkezten digu, itzulerarik gabeko bidaia bat asko eta askorentzat. Liburutegien Egunean entzungo dugu.
Liburu-aurkezpena: Yakaar, cartografía de la esperanza
Portalea. Areto Nagusia
Cheikh Mbacke Lo Senegalgo idazlea da. Bere lanen bidez Afrikako errealitate sozial eta humanoetara hurbiltzen ditu irakurleak. Bere idazkietan arreta berezia jartzen du pertsonengan, migrazioan, identitatean eta etorkizun hobe baten aldeko itxaropenean.
Yakaar: cartografía de la esperanza liburuak migrazioaren bidea ikuspegii gizatiar batetik ezagutzeko gonbita egiten du. Bizitza hobe baten bila abiatu diren pertsonen ametsak, zailtasunak eta aukerak jorratzen ditu, kultura arteko elkarrizketa, elkarbizitza eta itxaropenari eusteko gaitasuna aldarrikatuz. Gaur egungo gizartean oso presente dagoen errealitate bat ulertzeko eta hausnartzeko gonbidapena da.
Idazleak berak hitzaurrean esaten duenez, "Ez nuen liburu hau idatzi mina hitz ederrez apaintzeko, baizik eta sarritan kopuru batera, titularrera edo susmo hutsera murrizten denari memoria emateko. Liburu hau ez da kontakizun bat. Zubi bat da. Bihotz taupada partekatu bat. Lehenik eta behin gizaki gisa elkar ikusteko deia, eta hortik aurrera herritar, atzerritar, fededun, pobre, aberats, gizon edo emakume gisa. Izan ere, edozein muga baino lehen bizitza izan zen. Eta edozein pasaporte baino lehen, beldurrik gabe arnasa hartzeko eskubidea."