- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/liburu-aurkezpena-transiciones
- Liburu-aurkezpena: "Transiciones"
- 2026-04-16T19:00:00+02:00
- 2026-04-16T20:00:00+02:00
- Miguel Arroitajauregi Errastik bere bigarren eleberria aurkezten digu
Liburu-aurkezpena: "Transiciones"
Portalea. Areto Nagusia
Idazlea
Gutxi gorabehera bi parentesi labur izan ezik — bost urte Salamancan ikasten eta bat soldaduskan Madrilen —, beti bizi izan da Eibarren (Gipuzkoa), non 1957an jaio zen. Filologia Klasikoan lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean eta Zientzia Politikoetan UNEDen. Hogeita hamazazpi urte baino gehiago eman ditu irakaskuntzan — beti Eibarko Unibertsitate Laboralean —, batez ere Latinean, baina baita Gaztelania, Filosofia edo une bakoitzean tertziatzen den horretan ere.
Orain erretiroaz gozatzen ari da, eta horrek, besteak beste, behe lehen eleberria idazteko aukera eman zion: “Perdedores y vencidos”, inoiz espero ez zituen pozak eman zizkiona.
Bigarren honekin, azken aldi hauetan bizi izan den hodeitik, gutxienez, halabeharrez ez amiltzea lortu nahi du.
Sinopsia
Eleberrian trantsizio historiko eta errealak ikusten ditugu, hala nola Ekuatore Ginearena, koloniatik probintziara eta ondoren erabateko independentziara igaroz, edo Espainiako Trantsizioarena, diktaduratik demokraziara.
Baina horiekin batera beste trantsizio batzuk ere agertzen dira, pertsonalak, erabat fikziozkoak diren pertsonaienak, haurtzarotik nerabezarora eta gaztarora igarotzea erakusten digutenak, belaunaldien arteko borroka, heldutasun ideologikoa, konpromiso politikoa, sexu-esnatzea eta abar dakarten guztiarekin.
Halaber, bi emakume gazteren arteko adiskidetasun-harremanetan nagusitasun- edo mendekotasun-posizioak daude, haien gorabeherekin, zalantzekin eta desadostasunekin.