- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/liburu-aurkezpena-escuela-de-la-tierra
- Liburu-aurkezpena: Escuela de la Tierra
- 2026-06-09T19:00:00+02:00
- 2026-06-09T20:00:00+02:00
- Cristina Álvarez Esparzak bere liburua aurkeztuko du
Liburu-aurkezpena: Escuela de la Tierra
Portalea. Areto Nagusia
Cristina Álvarez Esparza, Gautami, batez ere yogako irakaslea da. Gizarte Hezkuntzan diplomatua, Filologian lizentziatua (UD Saria) eta Zinpeko Interpretea (MAE) da; komunikazioan eta sorkuntzan espezializatua, helduentzako antzezlan eta ipuin ugariren egilea eta Sanadhar Teatroko zuzendaria ere bada. Bere ezagutza eta esperientzia hainbat talde eta kontzientzia-gunetan partekatzen ditu, besteak beste, intimitatearen esparruan: emakumea, ama, alaba, arreba, eta laguna da.
Laburpena/Sinopsia
Zer lotura du antzinako Greziako gerlari batek zurekin? Eta basamortuan bila dabilen emakume batek? Neska nerabe amorratu (arrazoiarekin) batek? Emakume sinistun batek komentu batean? Zer esan estresatutako exekutibo batez edo estasi betean dagoen heavy batez? Nola bizi daiteke adineko emakumeek gobernatzen duten gizarte batean edo Afrikako GKE batean? Nola bizi etorkizunean, poloak urtzen direnean? (Gertatuko al da?) Zergatik ari dira gerturatzen galaxiak? Eta zer aldatzen da zugan eboluzionatzen duzunean? Aurora egia osoa azaleratzen den leku batean sartzen da. Bere aurkikuntzek bizitza —kontatzeko modukoa— osoan lagunduko diote. Eta ez da bakarrik egongo.
Eleberri honek kontzienteago egin nahi gaitu; bizitzaz eta heriotzaz, maitasunaz eta ausardiaz hitz egiten du, eta guztia nahasten du: garai historikoak, munduko bazterrak eta eguneroko esperientzia oso hurbilak.
Bere onura ekonomikoa Sanatana Dharma Elkartearentzat da (irabazi asmorik gabekoa) eta Sunu Buga Buga Creciendo en Gambia GKEarentzat, biei ala biei egindako lanagatik eskerrak emateko.