- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/letz-zep-led-zeppelinaren-tributu
- LETZ ZEP - Led Zeppelinaren tributu
- 2016-01-27T20:30:00+01:00
- 2016-01-27T22:00:00+01:00
2016/01/27 20:30-22:00
LETZ ZEP - Led Zeppelinaren tributu
COLISEO Antzokia
WORLD TOUR 2016
Led Zeppelin taldearen talde tributu onena dela esan daiteke Letz Zep, bai Britainia Handian bai han-dik kanpo ere. Ez da nostalgiazko ariketa bat, baizik eta denboraren aurkako iraultza bat; ahanzturaren eta kaskarkeriaren aurka bihotzez egindako emankizuna. Talentu handiko lau musikari ingelesek osatzen dute taldea, denak ere esperientzia askokoak eta belaunaldi berriei Led Zeppelinen musika gerturatzeko lana burutzeko behar den guztia dutenak.
Robert Plantek berak baieztatu izan du “norbere burua taula gainean ikustea bezala” dela. Jimmy Page eta biak joanak dira kontzertu batzuetara. Taldekideek beraiek eta Warner diskoetxeak Led Zeppelinen “Mothership” diskoaren aurkezpen jaialdira gonbidatu zituzten. Babes nahikoa nazioartean behin betiko aitorpena jasotzeko.
Prentsa ez da gutxiago izan eta BBC1, BBC2 eta ITV1 programetan aritu dira; Rolling Stone, Classic Rock’, Kerrang, Le Figaro eta beste zenbait aldizkaritan nabarmendu dituzte eta BBC Radio 2 katean ere egon ziren, irratsaioaren ostean Chris Evansek “10etik 10” eman zien.
Top Gear saioko aurkezlea ere, Jeremy Clarkson, euren inguruan mintzatu zen Sunday Times egunka-rian: “begiak itxiz gero taula gainean Robert Plant eta Jeremy Clarkson zeudela irudikatu zitekeen, eta berriro zabalduz gero, ilusioak ez zuen alde egiten”.
Ozzy Osbourne, Dr. Feelgood edo Uriah Heep bezalako artistekin egin dituzte birak, mundu guztiko 30 jaialdi baino gehiagotan parte hartu dute eta hamaika herrialdetan barrena ibili dira.
2016an Espainiara datoz berriro Led Zeppelinen musika indarrez ekartzera, bi orduko Hard Rock hutsa eskainiko dute, talde mitikoaren errepertorioko kanturik entzutetsuenak interpretatuz.
25 €
ALDEZ AURREKO SARREREN SALMENTA
Eibar: Birjiñape, Trinkete, Portalea Taberna, Xania, Caserío
Elgoibar: Lambroa Ermua: Caperos Durango: Gambrinus
teatro Coliseo antzokia
astelehena 19:00-20:00
ostirala 21:00-22:00
Antolatzailea: Eibarko Udala
Laguntzailea: JAI Productions