Lapur(ari)ketak - Mursego

 

MURSEGO

“Ezer ez da originala, inspirazioarekin berpizten zaituen edo zure irudimena betetzen duen edozein lekutatik lapurtzen du”. Jim Jarmuschen hitz horiek abiapuntu dira Lapur(ari)eketak izeneko ariketa eszenikoan. Mursegok musika, hitza eta gorputza nahasten ditu, miresten dituen artisten sorkuntzak beste dimentsio batera eramateko, eta bere hizkuntzara aldatzeko.

Jatorrizkoaren eta maileguaren arteko elkarrizketa horretan sartzen dira Paul Dutton-en Wordeko spokena, Gloria Fuertes-en umore politikoa, Mikel Laboaren mundu izugarria, Vicente Ameztoyren koadro baten lengoaia figuratiboa, Victor Ericeren ikus-indarra edo Martxel Mariskalen poesia nihilista, Lisaböko musikan nahasita.

Ikuskizunaren dinamikan, txandakatu egiten dira jatorrizko sorkuntzen proiekzioak eta Mursegoren diziplinarteko egokitzapenak errusiar mendi batean, non umorea eta salaketa, poesia eta performancea, oroimena eta abangoardia elkartzen baitira, eta arte-jabetza ustekabeko lekuetara eramaten baitute.

Izan ere, Jean Luc Godard-ek esan zuen bezala, “ ez dio axola nondik hartzen dituzun gauzak, axola du nora eramaten dituzun”.

 

Sarrera:  5      

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago. 

Zer
Noiz 2021/10/01
20:00 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal