La teta de Janet

ERTZA

Janet Jackson-ek bularra erakusten du ikuskizun batean eta automatikoki irudi hori mundu guztira zabalduko da, eskandalua bihurtuko eta epaitegietara heltzeraino. Akzio bat eta bakarra izanda, zerk erabakitzen du egoera batzuetan hainbesteko garrantzia eman izatea eta beste batzuetan guztiz normaltzat hartzea? Prezeski horren inguruan dihardu Ertzaren lan berriak: normala zer den eta zerk lagatzen dion normala izateari. Zelan gaur egungo gizarteek euren berezko normaltasuna eraikitzen duten, beti ere iritzi subjektiboetan oinarrituta, gehienetan estatistikoki, eta beste askotan interesei jarraituta.

Imaginario zoro eta lotsagabe baten aurrean gaude, non Jhana Electrorganic-en zuzeneko soinu eztandaren pean, estilo ezberdineko lau dantzarirekin, gehiengoaren baldintzak betetzen ez dituzten gutxiengo eta kolektiboekiko diskriminazio eta arbuioen bitartez ezartzen diren arauak kuestionatzen diren. Eskuratutako lotsa, modak eta moduen mugekin jolastuz; eta gure gizartean oraindik dauden aurreiritziei aurre eginez.

 

Dantzariak: Maria Andrés, Thiago Almeida, Henrique de Souza, Denis Martínez, Jhana Electrorganic

Zuzendaritza: Asier Zabaleta

Iraupena: 75 min.

www.ertza.com/es/

 

+ Sarrera: 8 € - 6 € COLISEOAREN LAGUNA

Zer
Noiz 2019/09/27
20:30 - 21:45
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal