La intérprete y el productor

CONCHA VELASCO

Koordinatzailea:  Jesús Cimarro

Aurkezlea: Juan Ortega 

Babeslea: S.D. EIBAR FUNDAZIOA

Orain dela 30 urte, espainiar antzerkigintzako pertsona esanguratsu batekin hitzaldia, topaketa edo solasaldia antolatzen da Antzerki Jardunaldien egitarauari hasiera emateko. Ikaragarria da sekzio horretatik pasatu den autore, zuzendari eta aktoreen zerrenda. Zerrenda horri buruz egingo dugu berba aurten, izen horien artean egoteko nahikoa merezimendu duen Concha Velasco andrearekin.

Pozik eta harro gaude jaialdiaren alderdi horretan izango dugulako  jadanik ‘La vida por delante’ lanarekin parte hartu duen antzezlea. Oraingo edizioan, ‘El funeral’ lanaren protagonista izango da,  egitarauan iragartzen diren saio desberdinetan.

Hasierako hitzaldi-soslasaldirako aukeratutako gaia “‘La intérprete y el productor’ da, eta arrazoia da bertan izango dela Jesús Cimarro ere bai, azken 30 urteetako espainiar antzerkiaren produkzio alorreko profesional esanguratsua. Horrela, gonbidatu biek goiburuarekin lotutako  guztiari buruzko gogoeta egitean, gai horri buruzko detaile gahiago ezagutzeko aukera izango dugu. Guztiok zaudete gonbidatuta. Horrelakoetan esaten den moduan, “sarrera librea da lekuak bete arte”.

 

 

 

Zer
Noiz 2019/02/26
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal