- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/la-casa-solasaldia-imanol-arias-xlix-jornadas-de-teatro
- "La casa" solasaldia - Imanol Arias
- 2026-02-09T19:00:00+01:00
- 2026-02-09T23:59:59+01:00
"La casa" solasaldia - Imanol Arias
Eibarko Antzerki Jardunaldiei hasiera ematen dien solasaldian Imanol Arias aktorea izango dugu. Bi egunetan, senarraren papera jokatuko du Mejor no decirlo antzezlanean, emaztearen papera antzezten duen María Barrancorekin batera.
Imanol Ariasentzat Eibarrera etortzeak etxera itzultzea esan nahi du. Tiresias mitologia klasikoko pertsonaia igarle eta itsuak honela esaten dio bere alaba Mantori: "Alaba, izan dezazula beti itzultzeko leku bat". Horri buruz, arituko dira Antzerki Jardunaldien XLIX edizioa inauguratuko duen solasaldian: zein da aktoreek itzultzeko izan behar duten lekua, etxea, agian?.
Antzerki-lanak bidaiatzera behartzen ditu aktoreak, odisea txikiak egitera, non espazio desberdinetan publiko desberdinei aurre egin behar dieten. Behartzen ditu etxetik kanpo tarte luzeak igarotzera.
Etxetik kanpo igarotako bolada luze horiek eta beti itzul daitekeen leku bat edukitzea izango dira Imanolekin izango dugu solasaldiaren aitzakia. Eibarrera itzuli da. Zein da aktorearen etxea? Etxea al da txikitan kaleak, plazak edo eskolako patioa zeharkatu ondoren itzultzen zen espazioa? Familia al da etxea? Antzezten dituzten pertsonaien bizipen-espazioak al dira? Edo benetako etxea ez al da zapaltzen den edozein plato, errodaje eta eszenatoki?.
Irene Hernandok aurkeztutako solasaldia.