- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/la-barraca-teatro-de-malta-olympia-metropolitana-pentacion
- La barraca - Teatro de Malta, Olympia Metropolitana, Pentación
- 2026-03-03T19:00:00+01:00
- 2026-03-03T23:59:59+01:00
La barraca - Teatro de Malta, Olympia Metropolitana, Pentación
La barraca gaitzespen baten istorioa da; hain zuzen ere, Batiste Borrullen familiak Valentziako barraka batera eta aurretik Barret
izeneko familia batek belaunaldiz belaunaldi landutako lurretara iristen denean jasaten duen gaitzespenarena. Bertako baratzezainek —errentariak denak— hutsik eduki nahi dituzte lur horiek, errentatzaileen aurrean boterea erakusteko. Gatazkak gero eta indar handiagoa hartuko du, tragedia bihurtzeraino.
La barraca betiko istorio bat da, arrazoiaren eta indarkeriaren arteko betiereko borrokaz eta jokabide basatiak dituen komunitate batez hitz egiten diguna. Hain beharrezkoa zaigun eta jaio garen lurrean sustraitzeak ematen digun identitateaz hitz egiten digu. Identitatearen eta autoestimuaren arteko harreman estuarekin lotzen gaitu, baita bizitza errealarekin ere, zentzumenen bidez sumatzen eta ulertzen dugunarekin.
19:00 90 min.