Kutsidazu bidea Ixabel

DEMODE PRODUKZIOAK - Gipuzkoa

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martin donostiar gaztea  mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute. Espektakuluan ikusiko dugun bezala, Juan Martinek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki.

Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak «a kuppela» abesten eta behiak dantzan.

ANTZEZLEAK: Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Karlos Nguema, Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano.

ZUZENDARITZA: Patxi Barco.

IRAUPENA: 90 min.

FAMILIARRA

SARRERA: 12€  8,50€

Zer
Noiz 2021/02/12
19:00 - 20:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal