Eibarko Udala
2018/05/22 19:00-20:00
Irakurketa Kluba

Koro Navarro itzultzailea "Harixa emoten" taldeko irakurleekin

Portaleko 3 batzartokia

Norman Manea. Huliganaren itzulera (Întoarcerea huliganului). Itzultzailea, Koro Navarro.

EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Koro Navarro itzultzailea saiora gonbidatzeko aukera eskaini du. Oraingo honetan, beraz, itzulpenaren ikuspuntutik landuko dugu irakurritako obra.

Klasiko bizi bat. Hala Norman Manea idazleari nola haren obrarik ezagunenari (Huliganaren itzulera) aplika dakiekeen definizio bat. 2003. urtean argitaratu zuen Maneak (Suceava, Errumania, 1936) bere lanik ezagunena, eta, dagoeneko, bere herrialdeko literaturaren ikur nagusietako bat bilakatua da. Obra, baina baita egilea ere.

Orain, euskaraz irakurtzeko aukera dago, Koro Navarrok itzuli, eta Erein eta Igela argitaletxeek kaleratu baitute Literatura Unibertsala bildumaren barruan.

Antxon Narbaiza dinamizatzailea