Kobr3

 

ZIRKOZAURRE - Zirku arteen espazioa

Kobrea, hain presente eta hain ezezaguna. Hain garrantzitsua eta hala ere hain diskretua. Haizerik gabeko metal bat, urrearen itzalean bizi dena, ezerk inbidiarik ez dionean. Gustatzen zaigun kobrea. Harritzen gaituela. Gure arreta erakartzen duena. Korrontea eta beroa eraginkortasunez eta zehaztasunez gidatzen dituena. Moldekagarria. Mugarik gabeko birziklapenekoak. Konprometitua. Femeninoa. Askotan magikoa. Sendagarria. Elikagaietan, txanponetan, teknologia berrietan presente. Historiaurrea, denboraren joanean inork ez bezala egokitzen jakin duena. Kobre inspiratzailea, gure ikuskizunaren gidaria.

‘Kobr3 ‘birak ematen ditu eta ikusleak kobrearen inguruan birarazten ditu. Oholtza gainean, hiru artistek malabare teknikak, objektuen manipulazioa, Cir gurpila, bertikalak eta mugimendu konpasatuak konbinatzen dituzte. Estetika, plastikotasuna. Konplizitatea, harmonia. Zirku garaikidea koreografia zainduetan. Su motelean prestaturiko osotasun baten zati eta zati gehiago, bizkortasun atsegingarriz haztatzen dena.

 

Zuzendaritza koreografikoa: Jorge Silvestre ‘Silver’, Cía. Nueveuno.

Sortzaileak eta antzezleak: Gorka Pereira, Pablo Cáceres, Imanol Suso.

Ideia eta produkzioa: Zirkozaurre.

 

*Gonbidapenak COLISEO antzokiko lehiatilan,astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabank   

Zer
Noiz 2021/06/30
20:00 - 21:00
Non Karmen kaleko parkea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal