- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/kandida-tartean-teatroa
- Kandida - Tartean Teatroa
- 2026-02-18T19:00:00+01:00
- 2026-02-18T23:59:59+01:00
Kandida - Tartean Teatroa
COLISEO ANTZOKIA
Idazle bat bere pertsonaiarekin bizitzen.
Antzezlana eleberriaren aurkezpenaren gauean hasten da, norbaitek Clararen atea jotzen duenean. Bi urte baino gehiago dira ez duela hura ikusi, eta kaleak gogor zigortu du, baina berehala ezagutu du. Manuela da, etxetik bota zuten emakume zaharra, “Kandida” pertsonaiaren inspirazioa izan zena. “Zure etxean har nazazun etorri naiz, nobelan egiten duzun bezala”.
Clarak, bere borondatearen kontra, zaharra etxean hartzera behartuta sentitzen du bere burua, eleberriaren editoreak gomendatuta. Liburua autofikzio kutsuarekin saldu dute, argitalpenaren tirada oso handia izan da, eta jokoan dago inbertitutako dirua eta Clararen beraren prestigioa idazle gisa. Jendeak jakiten badu Clararen bizitza errealean eleberrian kontatutakoaren guztiz kontrakoa gertatu dela, dena joango da pikutara.
19:00 80 min.