Juan San Martin 1922-2022: bisita gidatuak erakusketara

Juan San Martin izena duen liburutegiak Eibarko seme kutun honen irudia ere omendu nahi izan du erakusketa batekin.

Hori dela eta, bere bizitzako etapa nagusien berri ematen duten materialekin erakusketa bat prestatu dugu: bere biografiaren data garrantzitsuak, bere autodidakta ikaskuntza, Euskaltzain izatera eraman zuen euskararekiko maitasuna, Eibarko Klub Deportiboan izan zuen partaidetza, sortu zuen lan oparoa, bere ibilbidean zehar lortutako sariak... Bere bizitzaren hainbat alderdi, gure bildumako argazki eta liburuekin islatu nahi izan ditugunak.

Abenduaren 12tik 16ra, DBH eta Batxilergoko ikasleen bisita gidatuak izango ditugu. Ikastetxeren batean interesatuta bazaudete, deitu 943 70 84 37 telefonora.

Baina interesatuta egonez gero, Nerea Alustizaren eskutik erakusketa honetara bisita gidatua egiteko aukera dago, abenduaren 12an, 16 urtetik gorakoentzat. Horretan parte hartu nahi izanez gero, bete formularioa.

Argazkia: Gipuzkoako Artxibo Orokorra. "Arrikrutz. Taldea haitzuloaren sarreran"

Zer
Noiz 2022/12/12
19:00 - 20:00
Non Juan San Martin Liburutegia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal