- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/jirabira-irakurketa-sustatzeko-jolasa-2
- Jirabira: irakurketa sustatzeko jolasa
- 2026-04-13T00:05:00+02:00
- 2026-06-12T23:55:00+02:00
- Udal Liburutegiak jolas honen 5. edizioa egingo du, irakurketa sustatzeko asmoarekin, apirilaren 13tik ekainaren 12ra
2026/04/13
00:05
-
2026/06/12
23:55
umeentzako jolasak
Jirabira: irakurketa sustatzeko jolasa
Umeen Liburutegia
Udal Liburutegiak jolas honen 5. edizioa egingo du, irakurketa sustatzeko asmoarekin, apirilaren 13tik ekainaren 12ra
Jolasaren arauak
- Liburutegiko bazkide izan behar da parte hartu ahal izateko. Lehen Hezkuntzako 2. mailatik aurrera.
- Izena emandakoan, kartilla bat jasoko duzu bertan lortzen dituzun puntuak pegatzen joateko.
- Aukeratu liburu bat. Behin irakurrita, Liburutegian emango dizugun fitxa bat bete beharko duzu.
- Jolasteko momentua iritsi da. Biratu erruleta eta erantzun egiten dizugun galderari.
- Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko, laukitxo bat betetzea lortzen duzu. Irakurritako liburua euskaraz bada, laukitxoak bi izango dira.
- Berria! Liburu gomendatuak jarriko ditugu irakurleen eskuera. Horietako bat irakurriz gero, 3 puntu edo laukitxo lortuko dira.
- Parte-hartzaile guztientzako detailetxo bat egongo da.
Jolastu ahal izateko, izena eman behar da Liburutegian.