Jabier Villarreali omenaldia

25 artistek hartuko dute parte erakusketa kolektibo honetan. Jabier Villarreal Armendariz margolari nafarraren omenaldia izango da, joan den ekainean hil baitzen 57 urte zituela. Pintura, eskultura, grabatuak edo instalazioren bat ere ikus daiteke erakusketan. Villarrealen zenbait lan ere erakutsiko dira.

Hogeita hamar bat artista gipuzkoar eta nafarrek osatzen dute taldea, eta Jabier Villarreal bera ere kidea izan zen. Hainbat erakusketa kolektibo egin dituzte Donostian, Iruñean eta  Tafallan, besteak beste. “Arteaz hitz egiteko biltzen garen taldea gara, eta hortik sortu zen erakusketak egiteko ideia”, azaldu du Jose Luis Mayor parte hartzaileak. Portalean erakusketa egiteko aukera sortu zen, eta Jabier Villarreal Eibarren erakusketa zehazten zen garai hartan hil zen. Horregatik eskaini diote ekimena eta euren lanen bidez gogoratu nahi dute. Jabier Villarreal Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta marrazketa, teknologia berriak eta infografia irakasten zituen fakultate horretan.

JABIER POVEDA - JUAN GABRIEL VICH - ALFREDO MURILLO - PATXI ALDUNATE - TXEMA GOLDARATZ - JOSE LUIS MAYOR - BLAS CAMPOS - PATXI TXIKI - IZASKUN ALVAREZ - MARIA JIMENEZ - ANGELA MORENO - JOKIN MANZANOS - TXARO FONTALBA - ALFONSO ASCUNCE - FELIX ORTEGA - SUKRU KARAKUS - JOSE ANTONIO AZPILIKUETA - ANGEL ARBE - JOSE MIGUEL CORRAL - JULIO PARDO - JUAN BELZUNEGUI - JOXAN IZA - GORKA SALMERON - AITOR ETXEBERRIA - CELIA ESLAVA                              

Zer
Noiz 2020/02/14 18:30
2020/03/08 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal