- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itzali-eta-piztu-bertso-saio-musikatu-elektronikoa
- Itzali eta Piztu, Bertso saio musikatu elektronikoa
- 2025-10-03T22:00:00+02:00
- 2025-10-03T23:59:00+02:00
2025/10/03 22:00-23:59
MUSIKA BERTSOLARIAK
Itzali eta Piztu, Bertso saio musikatu elektronikoa
Errebal plazia
Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu planteamendu musikal berriak. Bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko gara.
Musika elektronikoaren ohiko estilo eta doinuetara jauzi egingo dugu. Bertsolariek doinutegi berritu eta birmoldatu baten gainean inprobisatu beharko dute musika elektroniko aktualaren egile garrantzitsuen abesti eta doinuak bertso-neurrietara ekarriz. Bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsoetara bihurtuz