- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itsaspeko-bihotzak-erakusketa-didaktikoa-eibarren-2
- Itsaspeko bihotzak erakusketa didaktikoa Eibarren
- 2026-02-19T09:00:00+01:00
- 2026-02-26T17:30:00+01:00
- Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Dagoeneko adostuta daude bisitak Eibarko ikastetxeekin. Familientzako saio bat eskainiko da ere.
Itsaspeko bihotzak erakusketa didaktikoa Eibarren
Andretxea
Galtzagorri elkarteak Itsaspeko Bihotzak izeneko literatur aretoa eskaintzen dio Eibarko Liburutegiari.
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat. Dagoeneko adostuta daude bisitak Eibarko ikastetxeekin. Familientzako saio bat eskainiko da ere.
Areto literario honek genero-berdintasunaren gaia jorratzen du euskal haur-literaturaren bidez. Aspalditik dago gai honen inguruko kezka, haurrentzako ipuinek estereotipoak eskaintzen jarraitzen baitute.
Horrela, hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogikoa diseinatu dute. Ibilbideak haur-literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk hartzen ditu bereziki (ilustrazioa, jostea, artisautza, ikus-entzunezkoak).
Haur eta gazteentzako argitaratutako lanen artean, hezkidetza-parametro pedagogikoak dituztenak hautatu dira. Liburu zehatz bat aitzakiatzat hartuta, gelako txoko bakoitzean hezkidetzarekin zuzenean lotutako gai bat landuko da txikienekin.
Otsailaren 19tik 26ra Eibarren izango da erakusketa, Andretxean. Eibarko ikastetxeek parte hartzen dute, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin.
Familientzako saioa
Otsailaren 26an, 17:30ean, 5 eta 8 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako saioa. Izena emateko, formulario hau bete, otsailaren 18tik 24ra.
Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Udal Liburutegiak elkarlanean antolatutako jarduera.