Ipuin-kontalaria - Oskar Manso

Gure munduan estresak, zoritxarreko gertaerek, monotoniak eta kezkek gure bizitza goitik behera hartzen dute. Horren guztiaren aurka, nire babesa da nire mundu propioa asmatzea. Ametsen bidez bidaiatzea, ipuin misteriotsu bat izango balitz bezala, non istorio desberdinak nahasten diren, eta interpretazioa begiratzen duen ikuslearen eta haren begien araberakoa izango den. Bidaia hau mundu paralelo baten bidez egin nahi izan dut, bertan eszena ezberdinak errepresentatuz, baina betiere guztiak lotzeko ardatz bakarrarekin: giza-faktorea. Hori delako nahitaezko elementua istorio horiek kontatzeko, fabula eta fantasia erabilita eta irudimenari ate guztiak zabalduz.
Urte askotako lanaren fruitua biltzen da “El Cuentacuentos” lan honetan; 30 argazki 10 mikroerrelatotan bilduta, batzuen kasuan pentsatutakoak eta beste batzuetan kasualitate bakanaren fruitu.

* Asteartetik igandera: 18:30 - 20:30

Zer
Noiz 2022/05/06 18:30
2022/05/29 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal