Iparraguirre 7

2020ko abuztuan Jose Maria Iparraguirre poeta eta musikariaren jaiotzaren 200. urteurrena izan da. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak hari omenaldia egitea planteatu du.

Aurkezten den proposamen eszenikoak Iparraguirreren nortasunaren, ibilbidearen eta garaiaren profila azalduko du bere abesti ikonikoenen artean 7 hautatuta: begirada poliedrikoa ikuspegi desberdinetatik, bere unibertso pertsonalean oinarritutako mintzaira sentsorial eta poetikoarekin, publiko guztientzat modukoa, eta glosa epikotik aldentzen den diskurtsoarekin.  Giza erretratu hori erakusten joango zaigu bere inspirazio-iturriak (lurra eta hizkuntza), bere karisma (bihotza), bere tresnak (gitarra), bere lan-eremua (plazara!), edo bere obra ezagunena (zuhaitza).

IPARRAGUIRRE 7 ikuskizunean zuzeneko musika, ikus-entzunezkoak, errezitatzeak eta dantza biltzen dira.

Ikus-entzunezkoek testuinguruan jartzen dituzte Iparraguirreren obrak Iraia Okinaren ilustrazio bizidunen bitartez, eta Olatz Beobide aktoresa haiek “kontatzen” joango da agertokia Amaia Elizaran dantzariarekin partekatzen duen bitartean.

Musikari dagokionez, abestien interpretazioak haietara hurbilduko gaituzte errespetu osoz, baina aurreiritzi eta loturarik gabe, kolore musikal desberdinen bahetik pasatuz. Labur esanda, libre, Iparraguirre bera bezala. Horretarako, Alberto Lizarralderen musika-zuzendaritza daukagu, eta soinu-paleta zabal batean mugitzen diren musikarien parte-hartzea, hain zuzen ere, musika tradizionala, rocka, jazza eta inprobisazioa, antzinako musika, gospela, musika garaikidea…

Hauek dira musikariak: Lide Hernando (ahotsa), Beñat Axiary (ahotsa), Sorkunde Idigoras (pianoa, zango-biola, loop-ak, ahotsa), Josetxo Silguero (saxo sopranoa eta baritonoa), Xabi Zeberio (nyckelharp, loop-ak, ahotsa), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, biolina, efektuak, ahotsa).

50 minutuko iraupena du, gutxi gorabehera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak sustatua. Morgancrea-k diseinatu eta egindakoa, Carlos Rodríguez eta Asun Lasarteren zuzendaritzarekin.

 

Sarrera: 5€

- Coliseo antzokiko lehiatilan, astelehen eta ostiraletan (17:30 - 19:30) eta  hasi baino ordu erdi lehenago.

- kutxabank

 

Zer
Noiz 2020/11/25
19:00 - 20:00
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal