Eibarko Udala
2026/08/31 00:05
-
2026/09/13 23:55
hizkuntzak praktikatzeko bilerak

Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko bilerak: aurrematrikula

Portalea. Batzartoki 1

Jarduera ingelesa eta frantsesa praktikatzeko aldizkako bilerak antolatzean datza: "Meetings at the library" eta "Réunions dans la Bibliothèque"

Liburutegia ingelesa eta frantsesa praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Helburuak 

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Egutegia: bilerak astero egiten dira, urritik maiatzera. Saioak ordu eta erdikoak dira. 

Meetings at the Library egutegia

Réunions dans la Bibliothèque egutegia

Aurrematrikula: abuztuaren 31tik irailaren 13ra, formulario hauetan:

Ingelesa

Frantsesa

Norentzat: 16 urteko gorakoentzat

Prezioa: doan