Eibarko Udala
2026/04/14 10:30
ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENAREN URTEURRENA   TEATROA   HITZALDIA   BISITA GIDATUA

II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrena

Eibarrek aurten II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrena ospatzen du eta hitzaldiak, antzerkia, bisita gidatuak eta familia-jarduerak izango dira protagonista apirilaren 14tik 26ra bitartean.

Eibarko Hiriak berriz ere begiratuko du atzera bere oraina ulertzeko.

Udalak kultur eta dibulgazio jardueren agenda oso bat antolatu du II. Errepublikaren aldarrikapenaren inguruan, apirilaren 14tik 26ra bitartean. 

Programak publiko guztientzako proposamenak ditu. Apirilaren 18an, Errepublikaren inguruko “Altxorraren Bila” jokoa egingo da, kuadrillan, familian edo lagunartean, eta apirilaren 19an eta 26an II. Errepublikaren aldarrikapenari buruzko bisita gidatuak antolatuko dira, gaztelaniaz eta euskaraz, Untzagatik abiatuta.

II. Errepublikako aldarrikapenaren aktaren bila jokoan izena emateko klikatu hemen.

II. Errepublikako aldarrikapenaren bisita gidatuetan izena emateko klikatu hemen.

Egitaraua osoa ikusteko klikatu hemen.