Idoia - De amar y desandar

Idoia artista aramaioarrak De amar y desandar estreinatuko du, bere bigarren lana. Maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten kanta berriekin dator. Urte hauetako bizipenak ezagutuko ditugu, eta berriz ere hurbilduko dizkigu, bere kaligrafia bereziarekin, sentsibilitatez, samurtasunez eta folk, pop edo bluesez betetako abestiak. 


• Idoia Asurmendi- ahotsa
• Ander Ederra- gitarra
• Joanes Ederra- baxua
• Karlos Arancegui- bateria
• Sergio Valdehita - teklatuak

Sarrera: 12 € / 8,5€ COLISEOAREN LAGUNA

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke. 

Zer
Noiz 2024/04/13
20:00 - 21:30
Non COLISEO ANTZOKIA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal