Idiot Txou

 

Ados teatro

Bi esatarik (Hormaza eta Urretabizkaia) eta teknikari batek (Bengoetxea) zuzeneko irratsaio bat egingo dute antzokitik zuzenean.

Irratsaioak audientzia arazo larriak izango ditu, entzuleek apenas deitzen dute... Baina hala eta guztiz ere, gure protagonistek entretenimendurako tarte bat izatea nahiko dute, arazorik gabe, audientzia lortu eta kaleratzea saihestuko diena…

Baina inortxok ere deituko ez duenez, aukera bakarra geratuko zaie: antzokiko ikusleekin hartu-emana izan eta entzule faltsuen rolak hartuaz deiak jasotzen ari diren itxurak egitea, betetze lanetarako sikiera...

Eta entzule berri baten plantak egingo dituzten bakoi-tzean edukiak pikutara joango zaizkie eta kaosa etorriko da, egungo albisteen inguruan umorezko kritika egiten amaituaz. Purrustadak biderkatu egingo dira, eta deskalabrua ere bai.

Gidoiak momentuan indarrean egongo diren albiste eta gaiak barneratu ahal izateko egitura mugikor bat izango du, ikuslearekin interakzioa izan eta inprobisazioaz baliatuaz.

 

Zuzendaritza: Garbi Losada

Antzezleak: Josean Bengoetxea, Dorleta Urretabizkaia, Asier Hormaza

Euskaraz

 Sarrera : 8 € - 6 € COLISEOAREN LAGUNA    

www.adosteatroa.com

Zer
Noiz 2017/12/14
20:30 - 22:00
Non COLISEO Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal