- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/idazlearekin-harixa-emoten-olatz-mitxelena-larreta
- Idazlearekin harixa emoten: Olatz Mitxelena Larreta
- 2023-10-10T19:00:00+02:00
- 2023-10-10T20:00:00+02:00
Idazlearekin harixa emoten: Olatz Mitxelena Larreta
Portalea. 1. Batzartokia
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Olatz Mitxelena Larreta izango dugu Arrain hezur bat eztarrian liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko lehen saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. ...etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Olatz Mitxelena Larreta (1989, Oiartzun) idazlea, itzultzailea, zutabegilea eta irakaslea da. Igartza Sariari esker ondutako bere lehenengo ipuin liburu honetan, esku trebea eta ahots propioa erakutsi ditu: lehenak balio dio prosa jostalari bezain zehatz batez idazteko; bigarrenak, berriz, ideia berritzaileak sujeritzeko, noiz asaldatzaile noiz adar-jotzaile, liburua itxi eta gero ere irakurlearen gogoan luzaroan iraungo dutenak.
Liburuak hamar ipuin biltzen ditu, oso desberdinak, eta horietan min mota desberdinak adierazten dira. Isiltasuna, komunikazio eza, esatera ausartzen ez garena da eztarrian arantza bat bezala iltzatzen den hitza bezala. Ipuinetan landutako gaiak mundu propioak, min mota desberdinak, logikaren galera, zahartzaroa, errealitatearen pertzepzioa edo hizkuntza adierazten dutenak dira.
Antolatzailea: Juan San Martin Liburutegia