Eibarko Udala
2024/11/12 19:00-20:00

Idazlearekin harixa emoten: Miriam Luki

Portalea. Batzartoki 1-2

Euskarazko irakurketa klubeko saioa

Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Miriam Luki izango dugu Argialdiak liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

Idazlea

Miriam Luki Albisua (Urretxu, Gipuzkoa, 1973) euskal kazetaria da. Gaur egun, Goierriko Hitzan egiten du lan. 2023ko Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak Zilarrezko Euskadi saria eman zion Argialdiak ipuin liburuarengatik.

Liburuaren sinopsia

Ogiaren usaina eta izuarena. Hitzen pisua eta iraganarena. Nola eraman guztiak gorputz bakarrean? Zer esan merezi izan ote duen jakin nahi duenari eta zer prestatu azkena izango den afari handirako? Noraino garen ahizpa eta zenbat gehiago iraun dezakeen ihartzen utzitako laguntasunak; zenbat trago izango ziren denera, zenbat airean kiskalitako hegazkinak.

Gisa horretako galderak dabiltza Miriam Lukiren estreinako ipuin liburuko protagonisten buruetan. Maitale, lagun, senide zein klase arteko harremanen ertzak behatu ditu idazleak bederatzi kontakizun hauetan, nola, isiltzearen isiltzez, zerbait pitzatzen den azkenean eta tartetik argi-zirrinta bat sartu, joan edo geratu, ezinbestean erabaki behar ez dela ohartuz.