- https://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/idazlearekin-harixa-emoten-miren-amuriza-1
- Idazlearekin harixa emoten: Miren Amuriza
- 2026-02-10T19:00:00+01:00
- 2026-02-10T20:00:00+01:00
- Euskarazko irakurketa klubeko saioa
Idazlearekin harixa emoten: Miren Amuriza
Portalea. Batzartoki 1-2
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Miren Amuriza izango dugu Pleibak liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Idazlea
Berriz, 1990. Euskal Filologian lizentziatua (EHU) eta Haur eta Gazte Literaturan espezializatua (UAB). Bertso munduari estuki lotua, plazetan, txapelketetan, Bertso Eskoletan zein bestelako emanaldietan. Irakasle (Mondragon Unibertsitatea) eta zutabegile lanetan aritua, hezitzaile gisa dihardu gaur egun.
Haurrei zuzenduriko hainbat lan argitaratu ditu, hala nola, Bainera bete itsaso (Elkar, 2016) eta Kokonutt (Elkar, 2019). Igartza bekaren eskutik kaleratu zuen helduentzako lehen lana: Basa eleberria (Elkar, 2019).
Liburuaren sinopsia
Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako Goi Gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.
Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean, gaur da eguna kalean gurutzatu eta batak bestea ignoratzen dutena. Distantzia horrek sorrarazten dion amorrazio retroaktiboak sakatuta zuzentzen zaio Jone Pollyri; neskatotan, ahoak nola-hala estali eta eskugaina eskugainaren kontra igurtziaz musukatzen zuen txaleteko bizilagunari.